Gizartea -
ISTRIPUA
Oso larri zauritu da gazte bat Azagran, bere quadarekin etxe bat jota
22 urteko gaztea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Foruzaingoak ikerketa ireki du istripua nola gertatu den argitzeko.
EITB MEDIA
22 urteko gazte bat oso larri zauritu da gaur goizeko lehen orduan, Azagran izan den istripu batean.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, 06:30 aldera gertatu da ezbeharra. Gaztea zihoan quada bidetik atera da eta etxe baten kontra jo du.
Larri eraman dute gaztea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Tuterako Foruzaingoko agenteak bertaratu, eta trafikoa bideratzeaz gain, ikerketa ireki dute istripuaren nondik norakoak argitzeko