Itxi

2021/11/07

14:11

Gizartea

IHESALDI HARRIGARRIA

Palman urgentziaz lur hartu zuen hegazkineko bidaiarien ihesaldia Facebooken antolatu zuten ikertzen ari dira

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Espainiako Poliziak ikerketa ireki du sare sozial horretan marokoar gazte talde bat horrelako ekintzak antolatzen ari ote den argitzeko.

  • Mallorcan urgentziaz lurreratu zen hegazkina egitekoa zen ibilbidea.

    Mallorcan urgentziaz lurreratu zen hegazkina egitekoa zen ibilbidea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Poliziak ikerketa ireki du ostiralean Palmako aireportuan urgentziaz lur hartu zuen hegazkinetik korrika irten ziren 21 bidaiarien ihesaldia Facebookeko talde batean antolatu ote zen argitzeko.

Ikerketa iturriek jakitera eman dutenez, marokoar jatorriko gazte talde bat egon daiteke Facebooken, aire bidez Espainiara modu irregularrean sartzeko planak eginez. Antza denez, ostiralean gertatu zenaren antzeko egoerak aipatzen dira talde horretan.

Talde hori existitzen den edo ez argitu nahian ari da Polizia une honetan eta egonez gero, Palmako ihesaldiarekin zerikusirik ba ote duen.

Hipotesia hori darabil Poliziak baina ez du bestelako aukerarik ere baztertzen.

Aina Calvo Espainiako Gobernuaren Baleareetako ordezkariak esan duenez, "une honetan ez dago plan bat izan dela esateko datu ofizialik".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;