Gizartea -
Behin behineko erabakia
Marta Uriarteren etxearen enkantea bertan behera utzi dute
Getxoko epaitegiko titularrak Marta Uriarteren etxebizitzaren enkantea bertan behera utzi du ofiziozko abokatua izendatzen zaion arte.
Erredakzioa
Getxoko epaitegiko titularrak Marta Uriarteren etxebizitzaren enkantea bertan behera uztea erabaki du ofiziozko abokatu bat izendatzen zaion arte. Ostegunean egingo zuten bertan enkantea, baina Marta Uriartek Radio Euskadin azaldu duen moduan, ofiziozko abokatua noiz izendatuko zain zeuden.
Bigarren aldia da enkantea bertan behera gelditzen dela, eta Marta Uriartek adierazi duenez, "Kutxabank hitz egitera esertzeko" itxaropenarekin dago. "Horrela izatea espero dugu, gure etxea ordainetan ematea baita gure egoerari irtenbidea emateko ikusten dugun era bakarra".
Oraingoz, enkantea bertan behera gelditzeko erabakiak "arnasaldi" bat eman diola ziurtatu du, eta pozik azaldu da "epaile batzuk, behintzat, keltetuekiko elkartasuna adierazten hasi direlako".
Marta Uriarte astelehenean gose eta egarri greba hasi zen, hipoteka ezin ordaindu eta zorra kitatzeko Kutxabanki etxebizitza ordainetan ematea onartzeko. Hala ere, protesta bertan behera utzi behar izan du hipogluzemiak jota.