Gizartea -

Migrazioa

Behin-behineko espetxealdia ezarri diete Palman hegazkin baten lurreratzea behartu zuten 12 gazteri

Hegazkina Marokon aireratu zen eta Turkiara zihoan. Osasun larrialdi baten itxurak eginda, abioiak ezustean lur-hartzera behartu zuten eta une hori baliatu zuten ihes egiteko. Oraindik beste 12 gazteren bila dabiltza.

Atxilotutako gazteetako bi epaitegira eraman dituztean. Argazkia: EFE
Atxilotutako gazteetako bi epaitegira eraman dituztean. Argazkia: EFE
Atxilotutako gazteetako bi epaitegira eraman dituztean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostiralean, Casablancatik Istanbulera zihoan hegazkin bat Mallorcako Palman ezinbestean lurreratzera behartu zuten 12 gazte behin-behinean eta bermerik gabe espetxean sartzeko aginduan eman du gaur epaileak.

Espainian legez kanpoko sartzen saiatu izana leporatzen diete eta zehazki sedizioa, desordena publikoak eragitea eta migrazio irregularra bultzatzea egotzi diete.

Gazteetako batek koma diabetiko bat pairatu izanaren itxurak egin zituen eta abioiak larrialdiko lurreratzea egin zuen Palman. Une hori baliatu zuten gazteek hegazkinetik jaisteko eta aireportuko pistatik barrena joan ziren ihesean.

Guztira, 24 pertsona daude nahasita: gaixo plantak egin zituen gaztea, ospitalera lagundu zion adiskidea eta hegazkin barruan guardia zibil bati oldartu zitzaion bidaiaria; 21 ihesean joan ziren, baina bederatzi ostirala eta larunbata bitartean atxilotu zituzten; eta gainerakoak (12) ihesean daude oraindik.  

12 bidaiari atxilotu dituzte Palmako aireportuan, modu irregularrean Espainiara sartzen saiatzea leporatuta

1:56
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak Balearrak