Gizartea -

BIZKAIA

Atxilotu dute Barakaldoko taberna batean bi lagun labanaz zauritu dituen gizona

Lau orduz atxikita eduki dute tabernako komunean, makina txanpon-jale batekin irteera oztopatuz. Zaurituak, tartean tabernako jabea, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. Irtetean, erasotzailea ospitalera eraman dute, atxilotuta.

Ertzaintza, gaur, Barakaldon. EFE
Ertzaintza, gaur, Barakaldon.
Ertzaintza, gaur, Barakaldon. EFE

O.P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek 53 urteko gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon, taberna bateko jabeari eta bezero bati objektu zorrotz eta sendoren batekin eraso egitea eta zauri larriak eragitea egotzita.

Bezeroak lokaleko komunetara bultzatu du erasotzailea, eta ihes egitea eragozteko makina bat jarri du atearen kontra. Herriko udaltzainak taberna zaintzen egon dir a Ertzaintzaren Bizkor Unitatea iritsi den arte. Zaurituek ebaki ugari zituzten gorputzean eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte anbulantzian. Erasotzailea ere, behin neutralizatuta, ospitalera eraman dute, atxilotuta.

Barakaldoko Udaltzaingoak 10:30ean eman du abisua, taberna batean eraso bat izan dela eta bi pertsona, jabea eta bezero bat, zauritu direla jakinarazteko. Era berean, erasotzailea establezimenduko komunetan harrapatuta zegoela eta bezeroak hari irteera blokatzeko makina bat jarri diola jakinarazi dute. Udaltzainak taberna zaintzen ari ziren, erasotzaileak ihes egin ez zezan.

Zaurituak artatu eta erietxera eraman dituzten bi anbulantziaz gain, herritarren babeserako Ertzaintzaren patruilak eta berehala erantzuteko patruilak bertaratu dira, bai eta Ertzaintzaren bi negoziatzaile ere.

14:30ak aldera, une oro bainugelaren barruan eta irteteko asmorik gabe egon den erasotzailea indargabetzea lortu dute. Une horretan, agenteek gizona atxilotu eta ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta biktimen deklarazioa, balizko lekukoena eta tokian jasotako frogak ditu, oraingoz, horretarako,

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Barakaldo Gizartea Gaurko titularrak Albisteak