Gizartea -

Anesvaden epaiketa

Gamarraren kontuak kontrolatzen ez zituztela esan dute zuzendari ohiek

Jose Luis Gamarra entitateko presidente ohi eta akusatu nagusiak, ordea, inoiz ez zela erakundeko diruarekin gelditu ziurtatu du.

Anesvaden zuzendarien aurkako epaiketa. Argazkia: Efe
Anesvaden zuzendarien aurkako epaiketa. Argazkia: Efe
Anesvadeko zuzendari ohiak dio ez zuela euro bakar bat ere hartu

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuz kanpoko erakundeko presidenteak, Jose Luis Gamarrak, dohaintzetatik jasotako dirua beretzat erabiltzen zuela berretsi dute gaur deklaratu duten bi zuzendari ohik. Zehazki, Culioneko legenardunentzako ospitalerako (Filipinak) eta Txinako Misiorako ziren dohaintzez hitz egin dute bi pertsona horiek.

Bizkaiko Auzitegian egiten ari diren epaiketako bigarren egunean, akusatu nagusiak deklaratzen amaitu du eta ukatu egin du inoiz bere lanagatik diru ordainak jaso izana.

Bere ilobarentzat Anesvadeko txeke batekin kotxe bat erostea "akats bat" izan zela esan du, eta bestetik, "ezin izan ziela Suitzan bere izenean kontu bat jarri zuela gestoreei esan", adierazi du "Donostiako familia batek herentzian emandako iruzurreko dohaintza zelako". "Ezin da jaten ematen dizun eskuari koskarik egin", familia horrek 11 milioi euro eman baitzizkien Gamarraren esanetan.

Beste bi akusatuen testigantza ere entzun dituzte gaur Auzitegian. Anesvadeko kontabilitatea "oso argia" zela esan dute biek, baina beste kontu batzuk ere bazeudela adierazi dute; horietarako (Culioneko legenardunentzako ospitalekoa eta Txinako Misiokoa) sarbidea Gamarrak bakarrik zuen.

Bihar bi aldeen lekukoekin jarraituko du epaiketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea