Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute Gasteizen, sexu-erasoa egotzita

Akusatua azaroaren 8an goizaldean atxilotu eta ordu batzuk geroago epailearen esku jarri zuten. Epaileak kartzelara bidali zuen.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu zuten astelehenean Gasteizen, sexu-erasoa leporatuta, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Dagoeneko espetxean sartu dute.

Akusatua azaroaren 8ko goizaldean atxilotu zuten, eta ordu batzuk geroago eraman zuten epailearen aurrera. Epaileak kartzelara bidali zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak