Gizartea -

Ezbehar larria Nafarroan

40 urteko emakume bat hil da Astrainen, errepidetik aterata

Istripua 14:30 aldera gertatu da Bidearen autobian (A-12). Biktima ibilgailuan harrapaturik geratu da.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko emakume bat hil da asteazken honetan trafiko istripuan, Bidearen autobian (A-12), Astrain udalerrian, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 14:30 aldera gertatu da A-12 autobiaren 10. kilometroan. Emakumeak gidatzen zuen ibilgailua errepidetik atera da, Iruñeko noranzkoan. Autoak bidaiari bakarra zeraman, gidaria, hain zuzen ere.

Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira, emakumea ibilgailuan harrapaturik geratu delako. Anbulantzia bat ere hurbildu da, baina talde medikoak heriotza istripuaren tokian bertan baieztatu du.

Guardia Zibila ezbeharra ikertzen ari da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-15 autobia