Gizartea -

Frantzia

Kartzelatu egin dute PIP inplanteen sortzailea

Espetxea saihesteko epaileak ezarritako bermea ez ordaintzeagatik espetxeratu dute.

Alacanteko kaltedun bat, kendu zizkioten PIP inplanteak erakusten. EFE
Alacanteko kaltedun bat, kendu zizkioten PIP inplanteak erakusten. EFE
PIP inplanteen sortzailea kartzelaratu dute

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Claude Mas PIP bularretako inplante toxikoen sortzailea kartzelatu egin dute Marsellan (Frantzia), ez baitu ordaindu epaileak espetxea saihesteko ezarritako bermea.

Frantziako hedabideen esanetan, Baumettesen espetxean sartu dute, Annaick Le Goff epaileak agindutako 100.000 euroak ez ordaintzeagatik.

Le Goffek nahigabeko homizidioak eta lesioak egotzi zizkion otsailaren 26an.

Enpresaburua iruzurra egotzita ere ikertu zuten, eta auzi horren instrukzioa urrian bukatu zuten.

Poly Implant Protheses (PIP) konpainia 1991n sortu zuen, Kosta Urdinean, eta 2010ean epaileak likidatu egin zuen. 90eko hamarkadaren amaieran bularretako inplante ekoizle nagusietakoa izan zen, eta hainbat herrialdetara egin zituen salmentak.

2010ean, Frantziako osasun agintariek merkatutik kendu zuten PIP inplanteek erabiltzen duten gela, toxikoa eta oso apurkorra delako.

Mundu osoan, ehunka mila emakumeri jarri zizkieten PIP inplanteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea