Gizartea -

Gabonetako Loteria: iragarkia

2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkia Jon Garañok, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendu dute

Ostegun honetan estreinatu dute 2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkia. Ikusi Gabonetako Loteriaren aurtengo iragarkia.

Iragarkiaren irudi bat
Iragarkiaren irudi bat
Gozatu 2021eko Gabonetako loteriaren iragarkiaz

1:29

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zinemagileek zuzendu dute 2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkia. Ostegun honetan estreinatu dute, eta, beraz, ikusmin handia sortzen duen iragarki hori ikusgai dago jada.

2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkia Moriarti Produkzioak sortu du, Handia eta La trinchera infinita filmak ekoitzi zituen ekoiztetxeak. Aurten Elizondon grabatu dute iragarkia, eta lelo hau aukeratu dute aurtengo kanpainarako: 'Zortea partekatzen dugu, bizitza partekatzen dugu'.

2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkia herri batean girotu dute. Bertan, familia batek Gabonetako zozketarako dezimo bat jasoko du, nor bidali dien jakin gabe; mezuan zehaztuta dagoenez, igorlearen helburua da saria eta zori ona, egokituz gero, partekatua izatea.

Hortik aurrera, katea sortuko da udalerrian; horren ondorioz, herritar guztiek jasoko dute Gabonetako Loteriarako dezimoren bat.

Azkenean, herritar guztiak kalera aterako dira, Loterian zortea izan dutela ospatzera.

Iragarkiak 750.000 euroko kostua izan du, eta Gabonetako ipuinaren eta fantasiaren kutsua du; alde batetik, Elizondon eta Baztan inguruan egin dutelako. Hainbat leku baztertu zituzten, eta, azkenean, Elizondo hautatu zuten, kontuan izanik arkitektura kostunbrista zuela, baina fantasia-itxurakoa ere bai, iragarkiaren sortzaileek azaldu dutenez.

Jon Garañok (Astigarraga, 1974), Aitor Arregik (Oñati, 1977) eta Jose Mari Goenagak (Ordizia, 1976) 2001ean sortu zuten Moriarti Produkzioak, eta Xabier Berzosa eta, gerora, Asier Acha dituzte lagun.

Gabonetako zozketa, ohi bezala, abenduaren 22an egingo dute, Madrilen.

Elizondoko kale elurtuak, 2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkiaren protagonistak
Elizondoko kale elurtuak, 2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkiaren protagonistak
Elizondoko kale elurtuak, 2021eko Gabonetako Loteriaren iragarkiaren protagonistak

1:27
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria 2023 bilatu Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Loteriak