Gizartea -

erasoa

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, beste bati labana batekin mehatxu egiteagatik

Atxilotua polizia-etxera eraman dute, eta ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera, deklarazioa har diezaion.

Gasteizko Alde Zaharra. Artxiboko argazkia: Guillermo Aguirre
Gasteizko Alde Zaharra. Artxiboko argazkia: Guillermo Aguirre
Gasteizko Alde Zaharra. Artxiboko argazkia: Guillermo Aguirre

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute larunbat goizaldean Gasteizen, hiriko Alde Zaharrean beste bati labana batekin mehatxu egitea egotzita.

Eusko Jaularitzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 00:00ak pasata, pertsona batek herritarren babeserako patruila bat geldiarazi zuen, gazte batek labana batekin hiltzeko mehatxua egin ziola salatzeko, berarentzat egindako lan baten truke dirua eskatu zionean.

Agenteek pertsona hori identifikatu zuten eta labana bat topatu zuten lurrean botata, antza, mehatxu egiteko erabilitakoa. Lekukoen artean, emakume batek azaldu zuen erdian jarri behar izan zuela, erasoa ekiditeko.

Atxilotua, 31 urteko gizona, polizia-etxera eraman dute, eta ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera, deklarazioa har diezaion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz Eguneko albisteak