Itxi

2021/11/13

17:46

Gizartea

koronabirusa

Eusko Jaurlaritzak covidaren aurkako txertoa hartzearen garrantzia gogorarazi du, kutsatzeak areagotu ostean

eitb media

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, egoerak hobera egin du, iazkoarekin alderatuta. Edonola ere, positiboen kopurua areagotzen ari da azken asteotan, eta "norberarengatik eta ingurukoengatik" txertoa hartzeko eskatu du.

Gotzone Sagardui, Osasun sailburua.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak covid-19aren aurkako txertoa hartzearen garrantzia azpimarratu du larunbat honetan, "norberarengatik eta ingurukoengatik", azken hilabetean kutsatzeak nabarmen areagotu ostean.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu du Euskadi "duela urtebete baino hobeto" dagoela, "laguntza-zerbitzuen egoera iazkoa baino hobea delako, bereziki".

Edonola ere, ohartarazi duenez, "30 egun daramatzagu kasu positiboen goranzko joerarekin", eta horregatik, "zenbat eta kutsatze gehiago izan, orduan eta aukera gehiago izango dira pertsona horiek ZIUetara eraman edo ospitaleratu behar izateko".

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak hitzordua eskatzeko deia egin die oraindik covidaren aurkako txertoa hartu ez dutenei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;