Gizartea -

Ministroen Kontseiluan

Gobernuak utzarazpenak saihesteko dekretua onartuko du gaur

Lege-dekretuak jokabide kode bat izango du finantza entitateentzat, utzarazpenen eragin soziala txikiagotzeko.

Una mujer se encadena para denunciar un desahucio. Efe.
Una mujer encadena para denunciar un desahucio. Efe.
Una mujer se encadena para denunciar un desahucio. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak egoera ahulean dauden familien utzarazpenen eragin soziala txikiagotzeko lege-dekretua onartuko du gaur, Luis de Guindos Ekonomia ministroak atzo iragarri zuenez. izan ere, utzarazpenen eragina "oso negatiboa" da gizartean.

De Guindosen esanetan, dekretuak jokabide kode bat izango du finantza entitateentzat, ahulezian dauden familiei laguntzeko.

"Familia horien kargak arintzeko eta samurtzeko, behin-behineko aldia ezarriko dute; ondoren, zorra kitatzeko, etxea ordainean emateko eta, hala ere, familia horiek beren etxeetan jarraitzeko aukera onartu ahalko da", ministroaren arabera.

De Guindosek azpimarratu duenez, finantza entitateek "arazoa ezagutzen dute eta lagundu nahi dute".

Gobernua kalkulatzen ari da neurri honekin lagundu ahal diren familien kopurua, baina "egoera nahiko orokorra" dela esan du Ekonomia ministroak, eta kopuru zehatzak baino gehiago, "guztien ahaleginarekin egoera zail bat arintzea" nahi dutela esan du.

Dekretuari heltzeko lehen irizpidea erositako lehen etxea izan behar duela da, eta halaber, familiako kideen egoera aztertuko da langabezian dauden aztertzeko eta beste mota bateko errentak ez dituztela ziurtatzeko, azaldu du De Guindosek.

Beste utzarazpen kasu bat salatu dute, Laudion

Stop Desahucios Bizkaia plataformak "erruki pixka bat" izateko eskatu dio Banco Santanderri. Izan ere, Obdulia 73 urteko emakumea kalean geratuko da, hilabete hau bukatu baino lehen, inongo baliabiderik gabe. Semearen kredituan bere etxebizitzarekin aurkeztu zuen, berme gisa, eta bahitu egin diote.

"Orain arte, negoziazio eta gestio guztiek ez dut batere eraginik izan, bankuko zuzendaritzak ez baitu ezer ere jakin nahi", kexatu da abokatua. Helburua bankuak Obduliari eta berarekin bizi den semeari etxean bizitzen jarraitzen uztea da, Laudion; bestela, "formula edo konponbideren bat aurkitzeaz, familia hau bat-batean kale gorrian, bizitzeko inolako baliabiderik gabe, geratu ez dadin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea