Itxi

2021/11/15

08:31

Gizartea

Gertakaria

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon auzokide bat arma batekin mehatxatu eta etxean gotortu ostean

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Otxarkoaga auzoan jazo da, goizaldean. Atxilotutako gizonak buruko arazoak ditu, eta ospitale psikiatriko batera eraman dute. Ama etxe barruan zegoela gotortu da, eta hura ere erietxera eraman behar izan dute, antsietate krisiak jota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du bart Bilbon, auzokide bat arma batekin mehatxatu eta etxean gotortu ostean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Iturrion arabera, 02:30 aldera, herritar baten deia jaso dute, gizonezko batek pistola zirudien arma batekin mehatxu egin diola esanez. Ertzaintzaren hainbat unitate bertaratu dira, Otxarkoaga auzoko etxebizitza batera.

Hain justu, etxe barruan gotortuta geratu da gizona, ama berarekin batera zuela. Gizonezkoak arazo psikiatrikoen aurrekariak zituela-eta, negoziatzaile bat eta esku-hartze taldea bertaratu dira.

Azkenenean, 06:30 aldera, negoziazioak huts egin ostean, esku hartzeko taldea etxebizitzara sartu da eta gizonezkoa atxilotu du. Zorionez, ez da inor zauritu. Gizona ospitale psikiatriko batera eraman dute, eta ama erietxera, antsietate krisiak jota.

Ertzaintza armaren bila ari da orain.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;