Gizartea -

KORONABIRUSA

Eremu gorrian dauden udalerrietan aplikatuko diren murrizketak iragarriko ditu gaur Eusko Jaurlaritzak

Neurri murriztaileak Agurainen, Astigarragan, Azpeitian, Elorrion, Pasaian, Tolosan, Urretxun eta Zumarragan ezarriko dira, distantzia soziala gorde eta jende pilaketak saihestea helburu.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuan artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Gotzone Sagardui Osasun sailburuan artxiboko irudi batean
Gotzone Sagardui Osasun sailburuan artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiaren bilakaera eta azken egunetako kutsatzeen kopuruak kontuan hartuta, murrizketa neurriak berriro ezartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Zehazki, 400etik gorako intzidentzia metatua duten zortzi udalerrietan aplikatuko diren murrizketak iragarriko ditu gaur Eusko Jaurlaritzak.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak prentsaurrekoa eskainiko du gaurko gobernu bileraren ostean, gorrian dauden udalerrietan hartu beharreko neurriak zehazteko. Agerraldia zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.

Atzo Osasun Sailak zabaldutako azken buletin epidemiologikoaren arabera, gaur-gaurkoz Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zortzi udalerri daude eremu gorrian, 400etik gorako intzidentzia metatuarekin: Agurain (765), Astigarraga (1.408), Azpeitia (880), Elorrio (416), Pasaia (466), Tolosa (530), Urretxu (497) eta Zumarraga (834).

EAEko intzidentzia metatua 181,8koa da 100.000 biztanleko. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, intzidentzia nabarmen handiagoa da Gipuzkoan (308,5) , Bizkaian (120,5) eta Araban (99,9) baino.

Gaur egun, 114 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusagatik, aurreko astean baino 24 gehiago, eta horietako 30 daude zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU), aurreko astean baino sei gehiago. Gainera, 6 pertsona hil dira azken astean koronabirusaren ondorioz.

Iñigo Urkullu lehendakariak atzo aurreratu zuenez, neurri murriztaileen helburua distantzia soziala gordetzea eta jende pilaketak saihestea izango da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE Gaixotasunak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Txertoak albisteak Koronabirusa