Gizartea -

Koronabirusa

Osasun Sailak farmaziak gaitu ditu antigeno testetan atzematen dituzten positiboen berri eman dezaten

Orain arte, emaitza positiboa zuten pertsonak Osakidetzari jakinarazi behar zioten. Gaurtik aurrera, botiken bidez ere egin ahalko da izapidea.

Farmazialari bat emakume bati antigeno testa egiten. Argazkia: EITB Media
Farmazialari bat emakume bati antigeno testa egiten.
Farmazialari bat emakume bati antigeno testa egiten. Argazkia: EITB Media

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) farmaziek egiten dituzten antigeno testetan atzemandako positiboen berri eman ahalko dute, horretarako gaitu baitu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

Orain arte, testa egiten zuten pertsonek Osakidetzari jakinarazi behar zioten positiboa, webgunean eskegitako inprimaki baten bidez.

Aurrerantzean, botikaren bidez eman ahalko da positiboaren berri, Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Izan ere, farmaziek emango dute horren berri, errezeta elektronikoko inprimaki baten bidez. 

Dena dela, Osakidetzak emaitza hori egiaztatu beharko du. Hori horrela, botikek erregistratzen dituzten datuak EAEko Osasun Sistema Publikoak erabiliko ditu hitzordu bat izapidetu eta beste proba diagnostiko bat egiteko.

Osasun Sailaren arabera, "helburua da botikak inplikaraztea jakinarazpenean, Osasun Sailari kasu positiboen ahalik eta kopuru handienaren berri ematen zaiola bermatzeko".

Isolamendua eta harreman estuen zerrenda

Osasun Sailak gogora ekarri duenez, positibo eman duen pertsona orok, baita txertatuta dagoenak ere, "isolatuta" egon beharko duela, "harik eta emaitza egiaztatu arte". 

Bestalde, gogorarazi dute prebentzio-neurriak bete behar direla, besteak beste: jendetzak saihestea, eskuak garbitzea, espazio itxiak aireztatzea, maskara etengabe erabiltzea eta, jakina, txertaketa.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual. También el Consejo Sanitario atenderá a las personas en el teléfono 900 20 30 50, ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda que la manera más eficaz para prevenir la propagación de la covid-19 es la utilización de la mascarilla, airear los espacios, guardar la distancia de seguridad y el lavado de manos.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Farmazien albisteak