Gizartea -

'Pink Force Day'

Star Warseko 200 pertsonaiak baino gehiagok desfile solidarioa egingo dute Donostian hilaren 27an, larunbata

Gipuzkoako hiriburuak 'Pink Force Day' ekitaldia hartuko du hilaren 26an eta 27an, eta lehen aldiz izango da munduan.

Bi stormtrooper Haizearen orrazian. Irudia: @legion501
Bi stormtrooper Haizearen orrazian. Irudia: @legion501
Bi stormtrooper Haizearen orrazian. Irudia: @legion501

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izarretako Gerra (Star Wars) sagako pertsonaiek Donostia hartuko dute ostiralean, azaroak 26, eta larunbatean, azaroak 27. Pink Force Day nazioarteko ekitaldi solidarioak Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea omenduko du aurten, eta ongintzazko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, tartean, 200 pertsonatik gorako desfile bat Gipuzkoako hiriburuko kaleetan zehar. 

The Pink Force Fundazioak antolatutako hitzordu honek  Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen laguntza eta babesa du. 

Ekitaldian Albin Johnson izango da, mundu osoko 14.000 kide baino gehiago dituen Star Warseko zaleen nazioarteko 501 Legioaren sortzailea. Halaber, Star Warseko 'Stormtrooper' lehen emakumea izan zen, eta Disney aroko sagako bost filmetan agertu den Samantha Alleyne aktore britainiarra ere Gipuzkoako hiriburuan izango da. 

EGITARAUA

Azaroaren 26a, ostirala

16:00 - 18:00 Miramar Jauregia. Photocalla eta doako erakusketa irekia

18:30 Maria Cristina hotela. Photocalla Stormtrooperrekin

19:00 Albin Johnsoni eskolta Victoria Eugenia Antzokiraino

19:30 Victoria Eugenia Antzokia. Filarmonia Orkestra eta Abesbatzaren kontzertu solidarioa Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen alde. Kontzerturako sarrerak Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan nahiz Donostia Kulturaren webean eskuratu daitezke.

Azaroaren 27a, larunbata

10:30 - 14:00 Miramar Jauregia. Photocalla eta doako erakusketa irekia

17:00 - 18:00 Elkartasun martxa (desfilea), Miramar jauregitik Udaletxera (Alderdieder), Kontxa pasealekutik.

18:00 - 20:00 Udaletxeko terraza. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari omenaldia eta photocalla

Pink Force Day eguna munduan lehen aldiz ospatuko bada ere, ez da lehen aldia izango "Star Wars" sagako protagonistak Euskal Herrian izango direna. 2016ko irailean, Darth Vader, Darth Sidious, Obi-Wan Kenobi eta bese hainbat pertsonaia Bilboko kaleetan izan ziren, 501 Legia elkarteak antolatutako desfile batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostiako Alde Zaharra