Gizartea -

Ez da hipotesirik baztertzen

Lapurretarekin lotzen du Ertzaintzak Mallabiako hilketa

68 urteko gizonezkoaren hilotza ostiral honetan aurkitu zuten eta arma zuriko zauriak zituenez, Ertzaintzak nondik norakoak argitzeko ikerketa bat abiatu du. Lapurretaren hipotesiak indarra hartu du.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Argazkia: EITB
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Argazkia: EITB
Mallabiako heriotza: Lapurretaren hipotesiak indarra hartu du

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mallabian izandako (Bizkaia) 68 urteko gizonaren heriotza argitzeko, Ertzaintzak lapurretaren hipotesia du eskuartean. Hala ere, ez da hipotesirik baztertzen, eta ibilgailua ere aztertzen ari da Ertzaintza froga bila.

Gizonezkoaren gorpua ostiral honetako 17:10ak aldera aurkitu zuten Osmako auzoan eta hasierako ikuskapenen arabera, arma zuri batek eragindako zauriak zituen bularrean eta lepoan. Gorpuaren ondoan gizonezkoaren ibilgailua zegoen.

Hilotza Bilboko Patologia Zerbitzura eraman zuten, autopsia egiteko.

Mallabian izandako (Bizkaia) 68 urteko gizonaren heriotza argitzeko, Ertzaintzak lapurretaren hipotesia du eskuartean. Hala ere, ez da hipotesirik baztertzen, eta ibilgailua ere aztertzen ari da Ertzaintza froga bila.Gizonezkoaren gorpua ostiral honetako 17:10ak aldera aurkitu zuten Osmako auzoan eta hasierako ikuskapenen arabera, arma zuri batek eragindako zauriak zituen bularrean eta lepoan. Gorpuaren ondoan gizonezkoaren ibilgailua zegoen.Hilotza Bilboko Patologia Zerbitzura eraman zuten, autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Lapurretak albisteak Erailketak Durangaldea albisteak