Gizartea -

2007an desagertu zen

Bost urte igaro dira Yeremi Vargas haurra desagertu zenetik

Etxeko ingurualdeetan jolasten zebilela desagertu zen 5 urteko umea. Guardia Zibilak hipotesi guztiak ikertzen dabil oraindik ere eta honen arabera, baliteke haurra bizirik egotea.

Etxeko ingurualdeetan jolasten zebilela desagertu zen Yeremi Vargas. Argazkia: EITB
Etxeko ingurualdeetan jolasten zebilela desagertu zen Yeremi Vargas. Argazkia: EITB
Etxeko ingurualdeetan jolasten zebilela desagertu zen Yeremi Vargas. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urte igaro dira dagoeneko Santa Lucia de Tirajanan (Kanaria Handia) haren etxeko ingurualdeetan jolasten zebilela, Yeremi Vargas bost urteko haurra desagertu zenetik. Denbora pasata ere, familiak itxaropena mantendu du eta oraindik bizirik egon daitekeelako, Yeremi aurkitzeko pista fidagarriren bat eskaintzen duenari "diru kopuru garrantzitsu bat" emango diotela iragarri du Ythaisa Suarez haurraren amak.

2007ko martxoan jazotakoa argitzeko laguntza eskatu du Ythaisak, datu horiek gabe ezin dutelako "ikerketan aurrera egin". Zentzu honetan, Guardia Zibilak Yeremi desagertu zen egunean datu batzuk zabaldu ditu aste honen hasieran. Guardia Zibila hipotesi guztiak ikertzen dabil oraindik, familia-mendeku batengatik bahitua izatetik giza-trafiko baten biktima izatera, besteak beste. Ondorioz, baliteke haurra oraindik bizirik egotea.

Halaber, pederastia ala organu-trafiko sare baten hipotesiak ere ez dituzte baztertu nahi, baita ibilgailu batek haurra harrapatu eta ondoren gorpua izkutatu izana ere. Honen harira, 15 urte baino txikiagoko haurrei eraso egin dieten 65 urte baino gutxiagoko 195 pederasta, antzeko delituengatik epaitutako beste 15 pertsona eta Kanariar uharteetan bizi diren beste hainbat lagun ikertu dituzte.

Yeremi non dagoen aurkitzen laguntzeko, Guardia Zibilak haurraren gaineko datuak zabaldu ditu Interneten bitartez. Norbaitek informazioren bat baldin badu, uco-jeremivargas@guardiacivil.com posta elektronikora idatzi edo 900.300.062 telefonora deitu dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea