Gizartea -
40 urte zituen
Kartzelan hil da Valladoliden 2010ean hildako bi haurren ama
Momentuz, heriotzaren ingurukoak ez daude batere argi. 2010eko abenduaren 12an, epaileak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabekoa agindu zuen emakumearentzat.
Erredakzioa
Valladoliden hildako bi anaien ama, M.C.S.C., 40 urtekoa, hilda aurkitu dute hiriko kartzelan. 2010eko abenduaren 9an 11 eta 9 urteko haurrak hilik aurkitu zituzten Parquesol auzoko etxebizitza batean.
M.C.S.C.ren heriotzaren ingurukoak ez daude batere argi, Gaztela eta Leongo Gobernuko Ordezkaritzak aditzera emandakoaren arabera.
Bi haurrak 2010eko abenduan hilda aurkitu zituzten Adolfo Miaja de la Muela kaleko zazpi zenbakiko 12. pisuan, Parquesol auzoan, Valladolideko hegoaldean.
Urte bereko abenduaren 12an, Valladolideko lehen Instrukzio Epaitegiak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabekoa agindu zuen bi haurren amarentzat.