Itxi

2021/11/24

11:24

Gizartea

Gasteiz

Urtaran: "Bertan behera utziko genituzkeen azken gauzak Olentzero eta Erregeen desfileak izango lirateke"

EITB MEDIA

Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Gasteizko alkateak beste gai batzuk ere izan ditu hizpide, hala nola bus elektriko adimendunaren obrek eragindako trafiko arazoak, garbiketa, merkataritza eta Principal antzokia.

0:37
Gorka Urtaran.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak asteazken honetan adierazi duenez, "Ardoaraba azoka bertan behera uzteak datozen asteetan gerta litekeenari buruzko pista bat ematen digu". Gainera, maskararik gabe egin daitezkeen ekitaldiei buruz ere aritu da.

Hori horrela, Urtaranen ustez, Gabonetako azoka elikagaiak saltzen dituzten postuekin mantendu ahalko da, baina ez janariaren eta edariaren salmentarekin. "Gabonetako azokan aza bat eros dezakezu, baina talorik ez", laburbildu du.

Radio Vitorian egindako elkarrizketan alkateak esan duenez, "Olentzeroren eta Erregeen desfileak dira bertan behera utziko genituzkeen azken ekitaldiak". Ildo horretan egin dituen adierazpenen arabera, protagonistekin hitz egin du eta haurren aurrera atera eta haurrak agurtu nahi dituzte.

Halaber, horren aburuz, izotz-pista ireki ahal izango da, baina maskara nahitaez erabiliz eta edukiera mugatuz.

Urtaranek, halaber, Ardoaraba azoka bertan behera uztea erabakitzeko Gasteiz On elkarteak izan duen erantzukizuna nabarmendu du, "maskara kentzea eskatzen duelako eta hori gure gain hartu ezin dugun arriskua delako".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;