Gizartea -

OSASUN MENTALA

Osakidetzak nerabeentzako eguneko bi ospitale psikiatriko berri ireki ditu Bilbon eta Galdakaon

Dagoeneko martxan daude, bata Zabalburu plazan eta bestea Galdakao-Usansoloko ospitalean. Zentro horiek nahasmendu psikiatriko larrietarako denbora mugatuko tratamendu intentsiboa eskaintzen dute.

Osasun langileek pertsona bat artatzen, Galdakao-Usansoloko ospitalean.
Osasun langileek pertsona bat artatzen, Galdakao-Usansoloko ospitalean
Osasun langileek pertsona bat artatzen, Galdakao-Usansoloko ospitalean.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak bi eguneko ospitale psikiatriko berri jarri ditu martxan Zabalburun (Bilbo) eta Galdakao-Usansoloko ospitalean, Saralegin (Bizkaia), Gasteizen eta Donostian daudenei gehituta.

Nerabeentzako Eguneko Ospitalea tratamendu intentsiboko eta denbora mugatuko asistentzia emateko tokia da nahasmendu psikiatriko larrietarako, eta helburu bikoitza du: batetik, osasuna sustatzea, eta, bestetik, terapeutikoa eta buruko patologiak bigarren mailako kronikotasunera bilakatzeko prebentziozkoa.

Zabalburukoa Nicolas Alkorta kalean dago, eta 30 plaza eta 6 profesional ditu: hiru gizarte-hezitzaile eta psikiatra bat, psikologo bat eta erizain bat; Galdakao-Usansolokoak, berriz, 16 plaza ditu eta 5 profesional daude bertan lanean: psikiatriako pertsona bat, psikologia klinikoko bat, erizaintzako bat, psikiatriako laguntzaile bat eta administrari bat.

Baliabide berri horien bidez, indartu egiten da EAEn haur eta gazteentzako arreta psikiatrikoa; Bizkaiak oraintsu inauguratu duen baliabidea du, Saralegikoa (15 plaza), Arabak Gasteizko haur eta gazteen osasun mentalerako zentroa (10 plaza) eta Gipuzkoak Gipuzkoako arreta goiztiarreko unitatea, Donostian (14 plaza).

Garapenaren nahasmendu orokortua, nerabezaroko nahasmendu psikotikoak, nortasunaren nahasmenduak, afektibitate-nahasmendu larriak eta beste nahasmendu eta jokabidearen nahasmendu konplexu batzuk dituzten nerabeen kasuan jotzen da egokitzat horrelako zentroetan arreta ematea.

Lehen Arretarekin batera, asistentzia ematen diete nahasmendu mentalei eta, azken horren kasuan, baita ondoez emozionala duten koadroei ere, nahasmendu psikiatrikoak ez badira ere.

Sare horrek garatzen dituen programa nagusien artean, besteak beste, hauek nabarmentzen dira: aipatu dugun Haur eta Nerabeentzako Psikiatria, Nortasunaren Nahasmenduak, Nahasmendu mental larria eta koordinazio soziosanitarioa, Nahasmendu mental arrunta eta lehen mailako arreta, Patologia duala, Elikadura-portaeraren nahasmenduak, Suizidio-jokabidearen prebentzioa edo Estigma eta osasun mentala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Galdakao Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Umeak Galdakao-Usansolo Ospitalea