Gizartea -
Trafiko aldaketak
Donostiako maratoiak trafiko aldaketak eta zirkulazio etenak eragingo ditu igande honetan
Hiria ia geldirik egongo da goizeko 8:30etik 14:00ak inguru arte. Lasterketa Amara, Loiola, Erdialdea, Gros eta Antigua auzoetatik igaroko da.
Agencias | EITB MEDIA
Igande honetan Donostian egingo den 10 kilometroko lasterketak eta maratoiak trafikoa eten eta aldatuko du hiri osoan. Hori dela eta, herritarrei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie.
Udalak eta probaren antolatzaileek dispositibo berezi bat jarri dute martxan, 8:15ean hasi eta 14:00ak aldera amaituko dena. Maratoiak Amara, Loiola, Erdialdea, Gros eta Antigua auzoei eragingo die. Boulevard zumardia ere itxita egongo da Aldamar kalearen paretik Hernani kalearen hasieraraino, 08:15etik 13:00etara.
8:35ean aterako da, Madril hiribidetik, 10 kilometroko proba. Maratoia 09:00etan hasiko da eta ibilgailu partikularrei Erdialdeko, Groseko eta Amarako sarbideen zati bat itxiko zaie, baina eragin handienak Antiguako eta Loiolako eremuetan izango dira. Era berean, ezin izango da Kontxako pasealekutik, Easotik eta Errondo pasealekutik zirkulatu. Udalak berak adierazi duenez, ez da komeni Antiguo-Ondarreta aldetik hirira sartzea.
Trafikoari dagokionez, esan behar da 8:30etik aurrera, hiria ekialdetik mendebalderaino zeharkatzeko, GI-20a erabili beharko dela; GI-20tik Loiolarako irteera itxita egongo da. Hirira sartzeko nahiz irteteko Urumeako autobia une oro irekita egongo da eta eta trafikoan aldaketak egingo direla zenbait auzotako sarrera-irteeretan.
Trafiko mozketak 8:30ean hasi eta, lasterketa amaitu arte, 14:00ak inguru arte, egingo dira, Errondo pasealekuan izan ezik, bertan 6:30ean hasiko baitira. Podavines biribilgunetik Aita Donostiara (Aita Donostia zentzurantz) doan zatian hain zuzen ere.
Lasterketak, bere osotasunean, hirian hainbat aldaketa sorraraziko ditu, trafikoan, egoiliarretan, autobus lineetan, taxietan, lurpeko aparkalekuetan eta, orokorrean, zirkulazioan.
Udalak eta lasterketa hauen antolakuntzak hirian garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute, baita hiriko mugimenduak moteldu egingo direla kontuan hartzea ere.
Dbuseko bidaiak doakoak izango dira igandean 07:30etik 13:00etara (38 eta TB6 lineetan izan ezik). Arratsaldeko ordu biak arte geldialdietan aldaketak egingo dira lasterketak eragindako guneetan.