Gizartea -

Gabonetako programazioa

Bilboko Gabonetako Azoka, zabalik

Gabonetako erosketetarako tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz, 20 postu jarriko dituzte Erripa kaian, askotariko produktuak eskainiz. Urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik.

Bilboko Gabonetako Azoka. Artxiboko argazkia: Bilboko Udala
Bilboko Gabonetako Azoka. Artxiboko argazkia: Bilboko Udala
Bilboko Gabonetako Azoka. Artxiboko argazkia: Bilboko Udala

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik zabalik izango dira Bilboko Gabonetako Azokako hogei postuak, eta urtarrilaren 5era arte egongo dira Erripa kaian, haurrentzako karparekin eta izotzezko txirristarekin batera.

Merkatua egunero egongo da irekita 11:30etik eta 14:00etara eta 17:30etik 21:00etara. Bilboko saltokiek Gabonetako produktuak eskainiko dituzte: elikagaiak, arropa, jostailuak eta opariak.

Udaletik adierazi dutenez, ekimenaren xedea Bilbon tokiko merkataritza bultzatzea da eta Gabonetako erosketak bertan egitea, egun horien artean Erripa kaira joaten diren guztiei Gabonetako kontsumorako produktuen eskaintza hurbilduz. Era berean, eremu osoan eta jarduera guztietan nahitaez musukoa erabili, eta indarrean dauden osasun-neurriak bete beharko direla azpimarratu dute.

Azaroaren 25etik irekita dagoen haurrentzako karpak, bestalde, askotariko aukerak eskaintzen ditu; 6 urtetik gorakoentzako laser zirkuitua, jarduera desberdinak postuetan, 4 urtetik gorakoentzako tailerrak, photocall bat eta Olentzerori, Santa Klausi zein Errege Magoei gutuna bidaltzeko postontzi bat, besteak beste. Gainera, izotzezko txirrista bat ere bada alboan, irristatzeko sei erreirekin.

Tokiko merkataritza babesteko eta bizkaitarrak bertan kontsumitzera animatzeko helburuarekin, Eup! online plataformak Gabonetako zuhaitz handi bat (5 metrokoa) ipini du Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren atzealdean.

Bestalde, 800 metroko izotz-pista (horietako 400 estalita dituena) egongo da Bilboko Areatzan, urtarrilaren 5era arte.

Horiek guztiak #BilbaoGabonak egitarauaren baitan jaso dituzte, Gabonetan Bilbon egingo diren aisi-, merkataritza- eta kultur-jarduerak eskaintzen dituen proiektuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Istiluak Bilbon gaur Euskal herriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kontsumoari buruzko albisteak Aisia Euskadin Umeak albisteak gaur Merkataritza albisteak gaur