Gizartea -

KORONABIRUSA

Omikron aldaeraren Espainiako lehen kutsatze komunitarioa hauteman dute Madrilen

Kutsatutako pertsonak ez du Afrikara edo arrisku guneetara bidaiatu. AstraZenecaren pauta osoa hartu duen 62 urteko gizonak sintoma arinak ditu eta bakartuta dago.

Osasun langile bat koronabirusa hautemateko proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun langile bat koronabirusa hautemateko proba egiten
Osasun langile bat koronabirusa hautemateko proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Erkidegoak omikron aldaeraren Espainiako lehen kutsatze komunitarioa baieztatu du. Osasun Kontseilaritzaren arabera, 62 urteko gizonak ez du Afrikara edo beste arrisku guneren batera bidaiatu eta ez du harreman esturik izan aldaera hori atzeman duten herrialderen batetik iritsitako inorekin. AstraZenecaren pauta osoa hartua du eta   sintoma arinak ditu.

Espainiako Osasun Ministerioak omikron aldaeraren bost kasu baieztatu ditu dagoeneko: bi Katalunian eta hiru Madrilgo Erkidegoan. Gainera, seigarren positibo susmagarri bat ikertzen ari da Balear Uharteetan.

Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroaren arabera, omikron aldaeraren 252 kasu erregistratu dira mundu osoko 34 herrialdetan, horietatik 78 Europar Batasunean.

Dena dela, orain arte kutsatutakoek ez dute sintomarik izan edo sintoma arinak izan dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gaixotasunak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Madril gaur Osasun albisteak Txertoak egutegia COVIDaren agerraldiak gaur