Gizartea -
Paris-Niza hegaldia
Easyjet elbarri bat diskriminatzeagatik epaituko dute berriro
Konpainiak gurpil-aulki batean zihoan emakume bat hegazkinetik jaitsiarazi zuen, bertako komunetara laguntzarekin joan behar zuela argudiatuta.
Erredakzioa
Easyjet hegazkin konpainia auzitara eramango dute eta Pariseko Auzitegiak epaituko du ostiralean emakume elbarritu bati hegan egitea ekiditeagatik, hegazkineratzeko txartela izan arren.
Joan den urtarrilean antzeko kasu batengatik kondenatu zuten konpainia hiru elbarrituri hegazkineratzea ukatzeagatik eta ondorioz, 70.000 euroko isuna jarri zioten.
Ostiralean epaituko den gertaera 2010eko martxoan izan zen, fakturatu ostean Paris-Niza ibilibidea egiten zuen hegazkinera sartu eta bertako langileek komunera joateko laguntzarekin joan behar zuela esan ziotenean. Hainbat bidaiarik euren burua aurkeztu zuten laguntzaile gisa, baina langileek ez zuten onartu, eskaera hori hegazkinean sartu baino lehen egin behar omen zelako.
39 urteko emakumeak hegazkinetik jaitsi behar izan zuen, nahiz eta aurreko egunean hegaldi bera egin zuen kontrako noranzkoan.