Itxi

2021/12/07

10:29

Gizartea

Eguraldia

Giroak hobetzera egingo du, arratsaldean berriro kaskartuko bada ere

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Euria urriagoa izango da, eta tenperaturak gora egingo du (kostaldean 18 ºC-ak harrapatuko ditu termometroak). Dena dela, giro makurrarekin amaituko da zubia.

  • Ortzadarra irten zen atzo Sarrigurenen.

    Ortzadarra irten zen atzo Sarrigurenen. Argazkia: Miren Berrio

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aroak atsedenaldi txiki bat emango digu astearte arratsaldera arte. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, euria egiten jarraituko du gaur, baina gutxiago eta noizbehinka egingo du. Tregoak ez du, dena den, askorik iraungo, astearte arratsaldetik aurrera zaparradak espero direlako, eta mardulagoak izango dira asteazkenean.

Hobekuntza horren lekuko, atzora arte zeuden abisuak bertan behera geratu dira, eta bi baino ez dira geratzen aktibo: itsasaldeko arriskuagatik, kostaldean, eta elur-jausiengatik, Nafarroako Pirinioetan.

Zure interesekoa izan daiteke: Elurrak traba egiten du mendateetan

Astearteko aipagarriena tenperatura igoera izango da, haizeak hegotik joko baitu, zakar. Giro benetan epela (18 graduko maximoak) izango da Bilbon edo Donostian, eta barnealdean 15 ºC inguruan egongo dira termometroak. Goizean apenas egingo duen euririk, baina euritara joko du egunaren bigarren partean, bereziki isurialde atlantikoan. Arratsaldean, haizeak mendebal eta ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogorrekin, gogotik egingo du euria, eta elur-kota jaitsiz joango da, egunaren amaieran 1.000 metro inguruan kokatu arte.

Asteazkenean, giro makurra. Iparrak gogor joko du eta euria barra-barra egingo du. Zaparrada mardulenak isurialde atlantikoan botako ditu, eta euri ugari egingo du bertan; zaparrada trumoitsuak izan daitezke eta txingorra bota dezake. Goizaldean, elur-kota 900-1.000 metro inguruan egongo da, eta behera egingo da gero, ekaitz-guneetan bereziki. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, bereziki kostaldean eta mendi inguruetan, eta Ebro ibarrean ziertzoa bizi ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du, eta balio altuenak kostaldean ez dira 11 ºC-tik gorakoak izango eta barnealdean 7-8 ºC-ren azpitik geratuko dira. Gainera, izotza egingo du mendi inguruetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;