Gizartea -

GERTAKARIA

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu Zumarragan bost pertsonari labanaz zauriak egiteagatik

Ustezko bi erasotzaileak 21 eta 19 urteko bi gizonezko dira. Atzo goizean, 05:30 aldera, Nafarroa plazan izandako borroka batean hainbat pertsona zauritu zituztela jakinarazi zioten Ertzaintzari telefono-dei baten bidez.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragan bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak, atzo goizaldean izandako istiluetan bost pertsonari labanaz zauriak egitea egotzita. Hilketa-saiakera delitua egozten diete bi ustezko erasotzaileei.

Atzo goizean, 05:30 aldera, Zumarragako Nafarroa plazan izandako borroka batean hainbat pertsona zauritu zituztela jakinarazi zioten Ertzaintzari telefono-dei baten bidez.

Agenteak bertaratu zirenean, bi gazte aurkitu zituzten arma zuriz egindako ebakietatik odola zeriela. Zumarragako ospitalera eraman zituzten, eta euren kabuz bertaratu ziren beste hiru pertsona ere artatu zituztela jakinarazi zieten.

Ertzaintzak handik gutxira ikusi eta atxilotu zituen ustezko bi erasotzaileak, 21 eta 19 urteko bi gizonezko.

Hilketa-ahalegina leporatuta atxilotu dituzte, eta polizia-etxean daude, epailearen aurretik noiz pasatuko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Zumarraga argazkiak Gaurko azken orduko albistea