Gizartea -

Pertsona desagertua

Elizondon desagertu den 61 urteko gizon baten bila ari dira

Foruzaingoaren patruila batzuk haren bila ibili dira ostiral honetan, eta larunbatean, eguna argituta, berriko ekingo diete bilaketa-lanei, Nafarroako Suhiltzaileekin batera.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdietako Zerbitzuek Elizondon desagertu den gizon baten bila dabiltza, Amparo Lopez Antelo Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari nagusiak Radio Euskadiko Ganbara saioan adierazi duenez. Elizondon gogor jo dute azken egunetako euri-denboraleak eta uholdeek.

Iturri hori zehaztu duenez, ostiral honetan Foruzaingoaren patruilak ibili dira gizonaren bila, eta larunbatean, eguna argituta, berriro ekingo diete bilaketa-lanei, Nafarroako Suhiltzaileekin batera.

Desagertuta dagoen gizona Elizondon bizi da, eta 61 urte ditu. Senideek salatu dute desagertzea, jakin dutenean ez dela lanera iritsi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur