Gizartea -
Erreskatea
Mendiko erreskate bat kobratu du lehenengoz Herrizaingo Sailak
Erreskatatutako pertsona eskalatzen, Eusko Jaurlaritzak arrisku-kiroltzat hartzen duen jarduera egiten, ari zen.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak mendiko erreskate baten kobrantza bideratu du, lehenengoz. Tasen Legea aplikatuta, 2.417 euro ordaindu beharko ditu guztira.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, erreskatatu duten pertsona eskalatzen, arrisku-kiroltzat hartutako jarduera bat egiten, ari zen eta erreskatea aurrera eraman ahal izateko giza baliabideak zein baliabide materialak erabili behar izan zituzten, horien artean helikoptero bat.
Ordainagiria erreskatatuaren aseguru-etxeari bidali diote. Eusko Jaurlaritzak 2011ko abenduaren 22an Tasak eta Prezio Publikoak aldatzeko Legea onartu zuenetik bideratu duten lehenengo ordainketa-gutuna izan da.