Ume lapurtuak -

Ume lapurtuak

'Ume lapurtu' batek bere erditzean izan zen ginekologoa salatuko du

Gaur egun, salatzaileak 38 urte ditu eta ezin izan du peditrak sinatutako heriotza-ziurtagiria aurkitu, adopzio-gurasoen alaba biologiko erregistratu zutelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ume lapurtu" batek bere erditzean izan zen ginekologoa salatuko duela iragarri du, Valentziako Erkidegoko Ume Lapurtuen Elkarteak aditzera emandakoaren arabera. Salatzaileak ama biologikoa aurkitu zuen orain urtebete.

Iturri berberaren arabera, Castellóko Fiskaltzak 15 salaketetatik 13 artxibatu egin ditu "froga falta" argudiatuta.

Elkarteak auzi horiek berrirekitzea eskatu du, "amarengandik legez kanpo aldendu zituzten haurren adopzio irregularren inguruan funtsatutako froga eta aztarnak baitaude".

Neskatoa 1974an jaio zen, ama biologikoa iaz aurkitu zuen, eta erditzean izan zen ginekologoa salatzeko dokumentazioa biltzen ari da.

Heriotza-ziurtagiririk gabe

"Ume lapurtuak" 38 urte ditu gaur egun eta ezin izan du pediatrak sinatutako heriotza-agiria aurkitu, adopzio-gurasoen alaba biologiko erregistratu zutelako.

Iturriaren arabera, adopzio-gurasoek "hiru egun igaro zituzten ospitalean haurrarekin", amari alaba hil egin zela esan ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea