Gizartea -

gertakariak

Sute ikusgarria Berriobeitiko hondakin enpresa batean

Suak Medenasa enpresako instalazioetan pilatutako hondakinei eragin die. Ez da inor zauritu.

Sugarrak 20 metrorainokoak izan dira. Argazkia: Twitter @Remer_NavarraPC
Sugarrak 20 metrorainokoak izan dira. Argazkia: Twitter @Remer_NavarraPC
Sugarrak 20 metrorainokoak izan dira. Argazkia: Twitter @Remer_NavarraPC

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sua piztu da, igande goizean, Berriobeitiko Medenasa hondakin enpresan, eta sugar ikusgarriak zabaldu dira. Txatarra biltzen duen lantegi bat da, eta itzaltze lanak zailak ari dira izaten. Baliteke egunak behar izatea, erabat amatatzeko.

Foru Gobernuak jakinarazi duenez, SOS Navarrak dei bat jaso du 07:30ak aldera, Medenasako instalazioetatik ke zutabe handi bat irteten ari zela abisatzeko. N-240-A errepideko 7. kilometroan izan da, Berriobeitiko udal-barrutian.

Iruñeako eta Cordovillako suhiltzaile parkeetako unitateak bertaratu dira, eta sua gertuko beste enpresetara ez hedatzea izan da hasierako helburua. 20 metrorainoko sugarrak zabaldu dira.

Agoncillon (Errioxa) basea duen helikoptero baten laguntza izan dute, eta airetik ur-deskargak egin ditu.

Aurreikuspenen arabera, ez da posible izango datozen orduetan sua itzaltzea. Hori dela eta, eremutik ahalik eta material gehien erretiratzeko ari dira lanean.

Ikerketa zabaldu du Foru Poliziak, sua nola piztu den argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Suteak gaur Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua Suhiltzaileak azken ordukoa