Gizartea -

Azpeitian

'Amaia Azkue' auziko lekuko bati egindako erasoa ikertzen ari dira

Auziaren bosgarren saioa egin dute ostiral honetan, Amaia Azkueren hilketaren lehen urteurrenean.

Amaia Azkueren familiak eta lagunek elkarretaratzea egin dute epaitegien aurrean. Argazkia: Efe.
Amaia Azkueren familiak eta lagunek elkarretaratzea egin dute epaitegien aurrean.
Amaia Azkueren hilketaren lehen urteurrena

01:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bati Azpeitian egindako erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Emakumeak ostegunean deklaratu zuen Amaia Azkueren epaiketan eta erasoa horrekin lotuta dagoen ala ez aztertzen ari dira, Herrizaingo Sailaren arabera.

Ertzaintzak erasoaren berri izan du 11:30ean. Antza denez, ordu horretan Azpeitiko anbulatorioan emakume bat artatzen ari ziren, Nuarbe auzoan jasandako erasoak eragindako zauriengatik. Donostiako Ospitalera eramateko asmoa ere agertu dute.

Biktimaren familiakoek agenteei azaldu dietenez, motorrean zihoan gizonezko bat gerturatu zaio, iraindu eta eraso egin dio, antza makila batekin, eta ihesean joan da.

Arratsaldean, biktimaren senide batek salaketa aurkeztu du, eta salaketa horretan emakumeak Amaia Azkueren epaiketan deklaratu zuela zehaztu du. Iturri berberaren arabera, Ertzaintzak ikerketa bat abian jarri du erasoa epaiketarekin lotuta duen ala ez argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea