Gizartea -

Heriotzaren urteurrena

Akusazioaren abokatua, pozik Amaia Azkueren epaiketak eman duenarekin

Castellsen hitzetan, epaiketa ''ahal bezain ondo'' joan da. Astelehenean aurkeztuko dituzte dokumentazio frogak eta bukaerako ondorioak, eta epaiaren zain geratuko da.

Miguel Castells akusazioaren abokatua. Argazkia: EFE
Akusazioaren abokatua, pozik Amaia Azkueren epaiketak eman duenarekin
Amaia Azkueren hilketaren lehen urteurrena

01:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Azkueren heriotza ikertzeko astelehenean Donostian abiatu zen epaiketan akusazioaren abokatu gisa diharduen Miguel Castells pozik agertu da orain arte epaiketak eman duenarekin. ''Ahal bezain ondo'' joan da; orain epailearen esku dago emaitzak baloratzea'', esan du abokatuak ostiral honetan. Astelehenean geratuko da epaiketa epaiaren zain.

''Polizia ikerkuntzaren materiala (dokumentazio sakona) eta auzitegiko medikuen txostenak ikerketak eta frogaketak ziren orain arte; baina, aste honetako bost saioen ondoren, froga judizial dira'', azaldu du abokatuak.

Adituen frogak ostiral honetan bukatu dira, eta saio horren ondoren egin ditu adierazpenak Castellsek. Aurreikuspenen arabera, astelehenean egingo dituzte dokumentazio frogak eta bukaerako ondorioak, eta epaiaren zain geratuko da epaiketa.

Eskaerak

Hamar urteko barneratzea eta bost urteko zaintzapeko askatasuna eskatzen du akusazioak, eta, Castellsek aurreratu duenez, ''litekeena da eskaera hori ez aldatzea'' asteleheneko saioan. Edonola ere, ez du baztertu ''xehetasunen bat'' aldatzea.

Urteurren ''gogorra''

Ostiral honetan bete da Amaia Azkueren heriotzaren urteurrena, eta, abokatuak azaldu duenez, ''oso gogorra'' izan da eguna familiako kideentzat. Lehenengo urteurrenarekin bat eginez, eta aurreko egunetan bezala, elkarretaratzea egin dute epaitegi aurrean familiako kideek eta lagunek, justizia eskatuz.

Arratsaldean ere, hainbat lagunek Amaia Azkue gogoratu dute Zarautzen, Zumaian, Azpeitian, Getarian eta Orion. Zarauzko elkarretaratzean 400 bat pertsona bildu dira, 'Amaia Azkue gogoan, indarkeria sexistarik ez' lelopean.

Epaiketako lekuko bati egindako erasoa ikertzen ari dira

Emakume bati Azpeitian egindako erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Emakumeak ostegunean deklaratu zuen Amaia Azkueren epaiketan eta erasoa horrekin lotuta dagoen ala ez aztertzen ari dira, Herrizaingo Sailaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea