Gizartea -

Inkesta

Euskal langileen % 48 lana galtzeko beldur da

Beste lanik bilatzen ez dutenen artean Euskadi lehen postuan da, langileen % 89 ez baita bilatzen ari. Ondoren Murtziako langileak (% 84) eta Madrilekoak (% 73) daude.

Euskal langileen ia erdia lana galtzeko beldur da. Argazkia: Efe.
Euskal langileen ia erdia lana galtzeko beldur da.
Euskal langileen ia erdia lana galtzeko beldur da. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal langileen % 48 egun duen lana galtzeko beldur da, Randstad Workmonitor nazioarteko enpresak langileen itxaropenen inguruan lurraldeka egindako ikerketaren arabera. Estatuan lana galtzeko beldur gehien dutenak Gaztela eta Leoneko langileak dira (% 52), eta, ondoren, Aragoikoak (% 52).

Lana galtzeko beldur gutxien dutenak, aldiz, Errioxarrak dira (% 23).

% 89k ez du beste lanik bilatzen

Bestalde, euskal langileen % 89 ez da gaur egun beste lan baten bila ari. Euskadi zerrenda horretako lehen postuan agertzen da, Murtziako langileen (% 84) eta madrildarren (% 73) aurretik.

Beste lan bat bilatzen ari direnen kopurua txikia da Kantabrian (% 35) eta Gaztela Mantxan (% 47).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea