Gizartea -

GABONAK IRUÑEAN

Olentzero Iruñeko karriketara itzuliko da aurten

Hala iragarri du Olentzeroren Lagunen Elkarteak. Abenduaren 24ko kalejira antolatzen duen taldeak zehaztu du murrizketak izango direla: esaterako, haur gutxiago egongo dira gurdietan igota, eta guztiek, sei urtez azpikoek ere, musukoa eraman beharko dute.

Olentzero Iruñeako kaleetan zehar 2017an. Artxiboko irudia: EFE
Olentzero Iruñeako kaleetan zehar 2017an. Artxiboko irudia: EFE
Olentzero Iruñeako kaleetan zehar 2017an. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olentzeroren Lagunen Elkarteak asteazkenen honetan baieztatu duenez, Olentzero Iruñeko kaleetara itzuliko da abenduaren 24an. Dena dela, murrizketa zorrotzak  izango direla iragarri dute. Esaterako, gurdietan beste urteetan baino haur gutxiago izango dira, eta denek, sei urtetik beherakoek ere musukoa jantzita eraman beharko dute.

Kalejira antolatzen duen elkarteak barne eztabaidak eta zalantzak izan dituztela aitortu du, baina azkenean Enrique Maya alkatearen oniritzia jaso dutela jakinarazi du. Hala, Euskal Herriko ikazkina Nafarroako hiriburuko karriketan ibiliko da Gabon egunean.

Ohi bezala, Iturralde y Suit kalean dagoen Arte eta Lanbide eskolatik irtengo da desfilea 18:00etan, eta Iruñeko karriketan gora eta behera ibiliko da.

Dena dela, Olentzeroren Lagunen Elkartetik zehaztu dutenez, murrizketak izango dira. Besteak beste, kalejiran irtentzen diren gurdietan beste urteetan baino haur gutxiago izango dira, eta denek, bost urte baino gutxiagok dutenek ere musukoa erman beharko dute. Bertaratzen diren herritarrei, berriz, musukoa erabiltzea gomendatu diete.

Elkarteak jakitera eman duenez, alde zaharreko kaleetan jende pilaketa handiak saiheste aldera, Festarok zuzenean emango du ikuskizuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gabonak Olentzero Gizartea Eguneko albisteak Albisteak