Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

484 positibo Nafarroan, 500dik behera lehen aldiz astebetean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Azken egunean zehar bi pertsona hil eta 10 ospitaleratze izan dira. Santos Indurain Osasun kontseilariak adierazi duenez, "Nafarroa covid intzidentzia handiena duten bi erkidegoen artean dago, baina ospitaleratzeetan zazpigarrena da", "kutsatzeak bilatzeko egindako ahaleginagatik".

  • Santos Indurain, Nafarroako Osasun kontseilaria. Argazkia: EFE

    Santos Indurain, Nafarroako Osasun kontseilaria. Argazkia: EFE

Nafarroako Osasun Departamentuak 484 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, abenduak 18. 123 kasu Iruñean, 30 Sarrigurenen eta 29 Tuteran. Gainera, azken egunean zehar bi pertsona hil eta 10 ospitaleratze izan dira, horietako bat ZIUn dagoelarik.

Hala, 127 pertsona daude unean ospitaleetan, eta horietako 23 ZIUetan.

Nafarroak 695 positiborekin hasi zuen astea, 709 izan ziren asteartean, 652 asteazkenean, 708 ostegunean eta 683 ostiralean. Beraz, larunbateko 484 kasuak asteko txikienak dira. Gainera, duela ia astebetetik 500 kasu baino gutxiago atzeman dira (459 izan ziren hilaren 12an).

Joan den larunbatean 629 kasu detektatu ziren, eta bi aste lehenago 609; beraz, datua aurreko asteetakoa baino hobea da.

Santos Indurain Osasun kontseilariaren hitzetan, "Nafarroa covid intzidentzia metatu handieneko bi erkidegoen artean dago (Nafarroa eta EAE), baina ospitaleratzeetan zazpigarrena da", eta hori kutsatzeak aurkitzeko aztarnariak egiten ari diren "ahaleginaren" ondorio da.

Hala adierazi zuen ostiral honetan komunikabideen aurrean, Iruñeko Seminarioan irekitako txertaketa-gunera egindako bisitan. Bertan azaldu zuenez, 70 urtetik gorakoen % 92k jaso dute txertoaren hirugarren dosia, eta 60 urtetik gorakoen % 63k.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena