Gizartea -
Amaia Azkueren hilketa
Gaur ekingo diote berriz Amaia Azkueren hilketaren epaiketari
Akusatuaren defentsak froga berriak aurkeztu ditu astelehen honetan, eta epaiketa gaur arte atzeratu dute.
Erredakzioa
Amaia Azkueren hilketa argitzeko joan den asteaz gerotik Donostiako Adingabeen Epaitegian egiten ari diren epaiketa gaur arte atzeratu da defentsak froga berriak aurkeztu ostean.
Arratsaldeko saioan auziko aldeek ondorioak aurkeztu behar zituzten eta zigor eskaria egingo zuten.
Joan den asteko bost saioetan Amaia Azkueren 2010eko martxoaren 16an Azpeitiko Ibai-Eder urtegian hilda aurkitu zuten emakumearen azken orduak berreraikitzen ahalegindu ziren. Epaiketa ateak itxita egin da, hau da, hedabideen eta ikusleen presentziarik gabe alegia, bertan 65 lekukok deklaratu dute guztira eta 6 aditu-froga aurkeztu dira.
Adingabeen epaileak halaber, orain 18 urte dituen akusatuaren deklarazioa ere izango du kontuan. Epaiketaren lehen egunean bere errugabetasuna defendatu zuen akusatuak nahiz eta abuztuan Ministeritza Publkoaren aurrean egindako deklarazioan Azkue berak hil zuela aitortu.
Abuztuaren 17an, hain zuzen, 18 urte bete behar zituen egunaren bezperan, alegia, inputatua borondatez Fiskaltzaren aurrean agertu zen eta Azkueren hilketa aitortu zuen.