Gizartea -

Trafikoa

Auto bat irauli da eta bi lagun zauritu, A-624an Amurrio parean

07:30ean gertatu da istripua eta itxita gelditu da erreietako bat. Zauritutako pertsonak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Agencias | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun zauritu dira gaur goizean A-624 errepidean, Amurrion auto bat irauli ostean, Segurtasun Sailak aditzera eman duenez. 

07:30ean izan da istripua eta errepideko bi erreietako bat itxi egin behar izan dute.

Zaurituak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Amurrio Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Galdakao-Usansolo Ospitalea