Itxi

2021/12/22

10:59

Gizartea

Koronabirusa

La Pollaren Gasteizko kontzertuen antolatzaileei isuna jartzea aztertzen ari dira, maskararen erabileragatik

EITB Media

Arabar taldeak bi kontzertu eskaini zituen asteburuan Buesa Arena kiroldegian, bere agur biraren barruan.

  • Evaristo La Polla Recordseko kantaria, joan den ostiralean Buesa Arenan

    Evaristo La Polla Recordseko kantaria, joan den ostiralean Buesa Arenan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Covidaren aurkako araudia "argi eta garbi betetzen ez zela" ikusi zuten Eusko Jaurlaritzaren ikuskatzaileek La Polla Records taldeak ostiral-larunbatetan, abenduak 17 eta 18, Gasteizko Buesa Arena kiroldegian eman zituen kontzertuetan, "ikus-entzule gehienek ez baitzuten maskara erabili", eta baliteke horrek isunak ekartzea emanaldiak antolatu zituen enpresari, Last Tourri.   

Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako ikuskatzaileen aktaren zirroborroak dioenez, kontzertuko publikoaren "gehiengoak" ez zuen maskara erabili.

Akta datozen egunotan itxiko dute, eta Osasun Sailari helaraziko diote, antolatzaileei arau hausten administratiboa egotzita isuna jarriko ote dien erabaki dezan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;