Gizartea -

PRESIDENTEEN KONFERENTZIA

Lehendakariak edukiera % 60ra mugatzea eta ordutegia 01:00era murriztea eskatu du

Horrez gain, Eguberri bezperetan eta jaiegunetan merkataritza, ostalaritza eta jatetxeetako establezimendu guztiak 21:00etan ixtea proposatu du. Halaber, zutik kontsumitzea debekatu nahi du, baita mahai bakoitzeko bezero-elkarteak, barrualdeetan eta terrazetan, 10 pertsonara mugatzea ere.

Taberna bateko bezeroak Gasteizen. Argazkia: EFE.
Taberna bateko bezeroak Gasteizen
Taberna bateko bezeroak Gasteizen. Argazkia: EFE.

N. B. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hau da Iñigo Urkullu lehendakariak gaur arratsaldean Pedro Sanchez Espainiako presidenteak pandemiaren bilakaera aztertzeko eta neurri partekatuak aztertzeko deitutako ezohiko Presidenteen Konferentziara eraman duen proposamena.

1. Kanpoaldean maskara nahitaez erabili beharra.2. Urtarrilaren amaierara arte, merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia ezartzea, 01:00etan.3. Oro har, urtarrilaren amaierara arte % 60ko edukiera-muga ezartzea mota guztietako establezimenduetan eta barne-esparruetan.4. Horrez gain, ekitaldien esparruan, aldi berean honako edukiera-muga hauek ezartzea:- Edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietarako esparruetan gehienez ere 600 pertsona bil daitezke barrualdean eta 800 kanpoan.- 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, barnealdeko gehieneko edukiera 800 pertsonakoa izango da, eta 1.200 pertsonakoa kanpokoetan.- 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera % 50ekoa izango da.5. Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan, bai eta diskoteketan eta gaueko aisialdirako gainerako establezimenduetan ere, urtarrilaren 31ra arte, zutik kontsumitzea debekatzea, bai eta mahai edo mahai multzo bakoitzeko bezero-elkarteak gehienez 10 pertsonara mugatzea ere, barrualdeetan zein terrazetan.6. Aldi berean, barneko instalazioetan kirola egiteko gehienez 10 pertsonako taldeak antolatu beharko direla zehaztea, baita aldagelen erabilera % 50eko okupaziora eta dutxak banaka erabiltzera edo pertsonen arteko bi metroko distantzia mantentzera mugatzea ere.

Ordutegi bereziak Eguberri bezpera eta jaiegunetan

Era berean, lehendakariaren proposamenak ezartzen du 2021eko abenduaren 24, 25 eta 31n eta 2022ko urtarrilaren 1, 5 eta 6an merkataritza-establezimendu guztiak eta ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzu guztiak 21:00etan itxi beharko direla. Salbuetsita geratzen dira 2021eko abenduaren 24an eta 31n eta 2022ko urtarrilaren 5ean 23:30ak arte afariak zerbitzatu ahal izango dituzten jatetxeak, eta jantokiak ordu horretarako hustu beharko dira. Gasolindegiak, zerbitzuguneak eta farmaziak ere muga horretatik salbuetsita daude.

Euskadik eguneko positiboen marka berri bat hautsi du azken orduetan, kasu berriak 3.588ra igo baitira, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua ere pandemia osoko maximora heldu da, 1.344,31 kasuraino.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Osasun larrialdia Covid pasaportea