Gizartea -

koronabirusa

Maskara kalean erabiltzea derrigorrezkoa da gaurtik, banakako kirola egiteko eta naturguneetan salbu

Carolina Darias Osasun ministroak ez du zehaztu noiz arte izango den derrigorrezkoa musuko kalean erabiltzea, baina erantsi du neurri berria "egoera epidemiologikoa hobetu arte" egongo dela indarrean.

Adineko pertsonak musukoa jantzita, kalean. Artxiboko argazkia: EFE
Adineko pertsonak musukoa jantzita, kalean. Artxiboko argazkia: EFE
Musukoak derrigorrezkoak izango dira bihartik aurrera kalean ibiltzeko

1:12

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetatik aurrera derrigorrezkoa da kanpoaldean maskara erabiltzea. Alabaina, Espainiako Gobernuak onartu duen dekretuak baditu salbuespenak: kirola bakarka egiteko edo hondartzan eta mendian ez da beharrezkoa izango, betiere 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatzen bada.

Carolina Darias Osasun ministroak ezohiko ministroen kontseiluaren ostean azaldu duenez, aldi baterako neurria izango da, "egoera epidemiologikoa hobetu arte".

Ministroaren esanetan, "kutsatzeek gora egin duten arren, ez gaude aurreko Gabonetako egoera berean, baina garrantzitsua da adi egotea eta txertoekin, maskarekin eta prebentzioarekin jarraitzea".

Gabonen atarian, osasun ministroak zuhurtziaz jokatzeko deia egin du, eta zaintzen jarraiteko, "gure senideekin elkartzeko une honetan".

Adituek argi dute kalean musukoa erabiltzeak pandemia kontrolatzen ez duela lagunduko
Adituek argi dute kalean musukoa erabiltzeak pandemia kontrolatzen ez duela lagunduko
Adituek argi dute kalean musukoa erabiltzeak pandemia kontrolatzen ez duela lagunduko

1:17

Txertaketari dagokionez, Dariasek azpimarratu du helburua dela 60 urtetik gorakoen % 80ak dosi gehigarria jarrita izatea 2021a amaitu aurretik eta 50 urtetik gorakoen % 80ak urtarrilaren 24ko astean. Gainera haurren % 70a otsailaren 7rako txertatuta izatea aurreikusten du.

Bestalde, osasun-zentro publiko eta pribatuek datorren urtean erretiratzekoak ziren edo aurrez erretiratutako osasun-langileak kontratatu ahal izango dituzte covid-19rekin lotutako laguntza-jarduera egiteko. "Giza baliabideak indartzeko neurri oso garrantzitsuak dira, autonomia-erkidegoei eta, bereziki, osasun-profesionalei eguneroko lanean laguntzeko", nabarmendu du ministroak.

Neurriok atzo adostu zituzten Presidenteen Konferentzian, besteak beste, omikron aldaeraren zabalkundearen aurrean.

Musukoen derrigortasuna, kalean
Musukoen derrigortasuna, kalean
Musukoen derrigortasuna, kalean

1:31

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Maskarak