Gizartea -

Hezkuntza

Bildarratzek adin txikikoak txertatzeko deia egin du, aurrez-aurreko hezkuntza "ezinbestekoa" delako

Urtarrilaren 10ean ikasleak ikasgeletara itzuliko dira. Itzulera hori aurrez-aurrekoa izatearen garrantzia azpimarratu du Hezkuntza sailburuak ETBk egindako elkarrizketan.

jokin Bildarratz. EITB Mediako bideo baetik ateratako irudia.
jokin Bildarratz
Bildarratzek adin txikikoak txertatzeko deia egin du, aurrez-aurreko hezkuntza "ezinbestekoa" delako

2:52

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 10ean itzuliko dira ikasleak ikasgeletara Euskal Autonomia Erkidegoan, eta koronabirusaren omikron aldaera eragiten ari den kasu positiboen gorakadak itzulera hori nolakoa izango den baldintza dezake.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak orain arte ikasgeletan izan den presentzialtasuna bermatzearen aldeko apustua egin du ETBk Amasa Villabonako Erniobea institutuan egindako elkarrizketan: "Garai zail hauetan, aurrez-aurreko hezkuntza ezinbestekoa da". Era berean, presentzialtasunak "gazteenen sozializazioan" laguntzen duela ere azpimarratu du.

Gabonetako oporrak hasi aurretik 460 ikasgela itxi behar izan zituzten. Sailburuaren arabera, "gela bat itxi behar izatea kezkagarria da", eta badutela azken asteetan ikastetxeak pairatzen ari diren egoera estuaren berri nabarmendu du.

Datu adierazgarria da itxi diren ikasgelen % 97 12 urtetik beherako Lehen Hezkuntzako ikasgelak direla. Adin horretatik gora, aldiz, itxi diren ikasgelen kopurua oso txikia da. Puntu horretan txertoa jaso izanaren garrantzia azpimarratu du Bildarratzek: "Batzuek txertoa izan dute eta besteek ez, hori da aldea".

Hori dela eta, kaltetuenak izaten ari diren adin horretakoak txertatzera animatu behar direla esan du, "ez haiek babesteko soilik, baita ingurukoak babesteko ere".

Datozen asteei dagokienez, 12 urtetik beherakoen txertaketak nola eboluzionatzen duen ikusi beharko dela esan du Hezkuntza sailburuak, horrek baldintzatuko dituela hartuko diren erabakiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak EAE Gaixotasunak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak gaur Sendagileen albisteak Erizaintza Sendagaiak albisteak Txertoak azken ordukoa COVIDaren agerraldiak gaur Irakasleak