• EU
  • ES
  • Albisteak
    • Politika
    • Ekonomia
    • Gizartea
    • Mundua
    • Kultura
    • Osasuna eta ongizatea
    • Teknologia
    • Zuzenean
    • Hauteskundeak
  • Kirolak
    • Futbola
    • Saskibaloia
    • Arrauna
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Kirol gehiago
    • Sailkapenak
    • Zuzenean
    • Euskal Selekzioa
  • Telebista
    • Programazioa
    • Saioak
    • Bideoak
    • ETB1
    • ETB2
    • Etb basque
  • Irratia
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EITB Euskal Kantak
    • Programazioa
    • Saioak
    • Audioak
    • EITBPodkast
  • Besteak
    • Gaztea
    • 3kluba
    • Kosmos
    • EITBPodkast
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Erabiltzaileak
    • Herriak eta hiriak
    • Bideoak
    • Audioak
    • Argazkiak
  • Zuzenean
  • Nahieran
  • EITB TALDEA
  • Politika
  • Ekonomia
  • Gizartea
  • Mundua
  • Kultura
  • Osasuna eta ongizatea
  • Teknologia
  • Zuzenean
  • Hauteskundeak

Gizartea -

Nafarroa

Onik aurkitu dute Hiru Erregeen Mahaian galdutako mendizale iruindarra

2.000 metro inguruko altueran topatu dute, Hoya de la Solanako txabolatik gertu. Lagun batek deitu zuen larrialdi zerbitzuetara, 19 urteko mendizalea Linzako aterpera itzuli ez zelako. Izan ere, bertan zuen aparkatuta autoa.

Aurkitu dute Hiru Erregeen Mahaian galdutako mendizale iruindarra. Irudia: Nafarroako suhiltzaileak
Aurkitu dute Hiru Erregeen Mahaian galdutako mendizale iruindarra. Irudia: Nafarroako suhiltzaileak
Aurkitu dute Hiru Erregeen Mahaian galdutako mendizale iruindarra. Irudia: Nafarroako suhiltzaileak

agentziak | eitb media

publikatuta: 2021/12/26 23:22 (UTC+1)
azken eguneratzea: 2022/01/19 11:59 (UTC+1)
Whatsapp Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteka kopiatuta

SOS Nafarroak koordinatutako bilaketa taldeak gauerdian onik topatu du Hiru Erregeen Mahaian galdutako 19 urteko mendizale iruindarra, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Gazte nafarra 2.000 metro inguruko altueran topatu dute, Hoya de la Solanako txabolatik gertu.

Lagun batek deitu zuen 112 telefonora gaztea Linzako aterpera itzuli ez zela ikusita. Larrialdi zerbitzuei azaldu zienez, whatsapp bat bidali zion mendizaleari iluntzen ari zela eta aparkalekutik, Linzako aterpetik, urrun zegoela ohartarazteko.

Gero, ezin izan zuen telefonoz harremanetan jarri mendian bakarrik zegoen lagunarekin.

Erreskate taldea suhiltzaileek, espezialistek, foruzainek eta guardia zibilek osatu dute. Autoa Linzan zegoela egiaztatu ostean hasi zituzten desagertua bilatzeko lanak.

Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, erreskate taldeko lau suhiltzaile Hoya de la Solana ingurura igo dira eskiatzen.

Handik gertu, 2.000 metro ingurura, txabola bat dago.

Azkenik, txabolatik oso gertu, Linzako aterpetik 2 kilometrora eta harkaitz baten azpian babes hartuta aurkitu dute 00:00ak aldera manta termiko batean bilduta.

Nekatuta eta hoztuta, baina onik aurkitu dute. Erreskate taldeek lagunduta, gaztea bere kabuz jaitsi da Linzako aterperaino.

Elurrak zaildu egin du bilaketa, metro erdiko geruza baitago aterpean bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Mendiko istripuak Mendi kirolak Zer gertatu da gaur Kataluniako Pirinioetan?
Bisitatuena
  • Albisteak
  • Kirolak
  • Kultura
  • Telebista
  • Irratia
    • Telebista:
    • Programazioa
    • Telebista Programak
    • Bideoak
    • Irratia:
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EiTB Euskal kantak
    • Programazioa
    • Irrati programak
    • Audios
    • Azken Albisteak:
    • Polilika albisteak
    • Ekonomia albisteak
    • Gizartea albisteak
    • Mundua albisteak
    • Bitxikeriak
    • Jendea
    • Teknologia
    • Kirolak:
    • Futbola
    • Emakumeen kirola
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Saskibaloia
    • Surfa
    • Arrauna
    • Motorra
    • Kirol gehiago
    • Kirola zuzenean
    • Kultura:
    • Musika
    • Zinema
    • Literatura
    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Gastronomia
    • Euskara
    • Zinemaldia
    • Multimedia:
    • Bideoak
    • Argazkiak
    • Audioak
    • Gaztea
    • 3 Kluba
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Zozketak doan
    • Loteria
    • Hauteskundeak
    • Parte hartu
    • Gai interesgarriak
    • Herriak eta hiriak
    • Nola ikusi eta entzun EiTB
    • Podcast
    • Prentsa Aretoa
Facebook Instagram Twitter Linkedin Telegram Youtube Rss Newsletterra
© 2023 EITB.
Pribatutasun Ataria Lege Oharra Cookien erabilera Cookien konfigurazioa Gardentasuna Kontaktua Web mapa
Entidad adherida a Confianza Online