Gizartea -

KORONABIRUSA

1.098 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan

Azken egunean, gainera, bi pertsona hil dira. 146 pertsona ospitaleratuta daude gela arruntetan, eta 26 zainketa intentsiboetako unitateetan.

Jende ilara luzea Nafarroako osasun etxe baten aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
Jende ilara luzea Nafarroako osasun etxe baten aurrean
Jende ilara luzea Nafarroako osasun etxe baten aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 1.098 covid-19 kasu berri erregistratu zituen igande honetan, % 27,5eko positibotasunarekin, eta aurreko eguneko 1.196 positiboen aldean (% 24,8ko positibotasuna), Nafarroako Gobernuaren datuen arabera. Azken egunean, gainera, bi pertsona hil dira.

Kasu berrien kopuruak aurreko egunekoen antzekoak dira. Ostiralean 2.036 kasu izan ziren, pandemiaren maximoa, eta positibotasun-tasa % 25,2koa izan zen. Ostegunean 1.942 kasu zenbatu zituzten (% 24,9), asteazkenean 1.611 (% 22,9), 1.099 kutsatu asteartean (18ko positibotasuna), 921 kasu astelehenean (17,6) eta 537 kasu joan den igandean (16,6).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, igande honetan 146 pertsona zeuden ospitaleratuta (142 aurreko egunean), eta horietatik 26 zainketa intentsiboetako unitateetan zeuden (28 egun lehenago), 7 ospitaleratze berrirekin, bat ere ez intentsiboetan.

Kutsatze gehien izan dituzten udalerrien buruan Iruñea ageri da 301 kasurekin: Arrotxapea, 41; II. Zabalgunea, 38; Txantrea; 28; Donibane; 26. Nafarroako hiriburuaren atzetik, hauek dira positibo gehien zenbatu dituztenak: Tutera, Sarriguren, Barañain, 36, Lizarra, 29, Viana, 27; Tafalla, 24; Burlata, 23; Zizur Nagusia, 22; Aranguren, 21 eta  Altsasu 20.

Nafarroako gainerako herrietan Barañainen (34), Sarrigurenen (29), Lizarran (28), Vianan (25), Tafallan (24), Burlatan eta Zizur Nagusian (22), Arangurenen (21) eta Altsasun (20) detektatutako kasu berriak nabarmentzen dira, Tutera osoan 48 positibo izan baitira.

Gainera, atzo 2.175 txerto-dosi eman zituztn covid-19aren aurka, eta, ondorioz, duela urtebetetik 1.211 813ra igo zen inokulatuen kopurua Nafarroan. Nafarroan, 537.119 pertsonak dute jad jarraibide osoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Gaurko albisteak Nafarroan Tutera argazkiak Gaixotasunak albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Tafalla Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua berriak Osasun albisteak gaur Lizarra azken ordukoa Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Osasunbidea