Gizartea -

Gertakaria

Lau edukiontzi erre dira Aretxabaletan

Goizeko seietan piztu da sua. Edukiontzienaz gain, suak ez du beste kalte materialik eragin.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau edukiontzi erre dira ordu txikietan Aretxabaletan (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Goizeko seietan piztu da sua, eta Ilargi plazako lau edukiontzik erreta amaitu dute. Gertakariak ez du beste kalte materialik eragin.

Suhiltzaileak Ilargi plazara bertaratu dira sutea itzaltzeko, Ertzaintzaz gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aretxabaleta Suhiltzaileak albisteak Debagoieneko azken ordukoa