Gizartea -
Palma Arena auzia
Infanta eta erregea eraso 'faltsuetatik' babestu ditu Urdangarinek
Errekurtso batean, Manos Limpias sindikatuak Cristina infanta Ana Tejeiro Diego Torresen emaztearekin alderatu zuen. Urdangarinen kide ohiaren emaztea inputatuta dago.
Erredakzioa
Iñaki Urdangarinen abokatuak Cristina infantaren errugabetasuna eta erregeak ustelkeria kasuan parte hartu ez izana defendatzeko idatzia aurkeztu dio epaileari. Biak, infanta eta erregea, Manos Limpias sindikatuaren eraso 'faltsuetatik' babestu ditu. Manos Limpias herri-akusazioa da Noos auziaren epaiketan.
Are gehiago, Mario Pascual Vives abokatuaren hitzetan, Manos Limpiasi atentzioa deitu beharko liokete "errespetu-printzipioa" urratzeagatik.
Jose Castro epaileak Cristina infanta inputatu gisa ez deitzea erabaki zuen eta Sindikatuak Palma Arena auziko epailearen erabaki horren kontrako erreskurtsoa aurkeztu zuen. Urdangarinen abokatuaren arabera, infantak ez zuen senarraren ekintzekin zerikusirik.
Diego Torresen emaztea
Errekurtsoan, Manos Limpias sindikatuak Cristina infanta Ana Tejeiro Diego Torresen emaztearekin alderatu zuen. Urdangarinen kide ohiaren emaztea inputatuta dago.
Horren harian, Palmako Dukearen abokatuak esan du ez dagoela bi emazteak alderatzerik, "inola ere ez", Ana Tejeirok "parte-hartze zuzena" izan zuelako Noos Institutuaren ekintzetan eta Cristina infantak, aldiz, "ez zuen zerikusirik izan", inputatu eta lekukoen adierazpenek argi utzi bezala.