Gizartea -

Delituak

Bi gizon ikertzen ari dira Hernanin suak hartutako eraikinean lapurtzeagatik

20 eta 28 urteko bi gizonezko topatu dituzte abenduaren 24ko gauean su hartu zuen eraikinaren barruan. Eraikin hori hutsik eta zigilatuta dago, teknikarien balorazioaren zain. Topatu dituztenean, erlojuak, bitxiak eta tresna elektronikoak zeramatzaten gizonezkoek poltsetan gordeak.

Hernani su hartutako eraikina. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Hernani su hartutako eraikina. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Hernani su hartutako eraikina. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza 20 eta 28 urteko bi gazte ikertzen ari da lapurreta-delitua egotzita; izan ere, joan den hilaren 24an Hernaniko (Gipuzkoa) Florida auzoan su hartu zuen eraikinaren barruan hauteman dituzte. Eraikina hustuta eta zigilatuta dago, teknikarien balorazioaren zain.

Eraikineko sei etxebizitzetako familia egoiliarrak Gabon gaueko 23:10ean atera zituzten etxetik, hirugarren solairuan piztu zen sute baten ondorioz. Suteak nahiz itzaltzeko erabilitako urak kalte handiak eragin zituzten eraikinean, teilatuan batez ere, hura erorarazteraino.

Abenduaren 29ko goizaldean Ertzaintzako zenbait agente etxebizitzara joan dira norbait barruan egon zitekeela ohartarazten zuen abisu bat jaso ondoren. Ertzainek bi gizon topatu dituzte bertan, ezkutatuta zeuden eta erlojuak, bitxiak eta tresna elektronikoak zeramatzaten hainbat poltsatan gordeak.

Gazteek polizia-aurrekariak dituzte jabetzaren aurkako delituengatik, eta ertzain-etxera eraman dituzte, beharrezko izapideak egiteko.

Ertzaintzarekin batera egiten ari diren zaintza-lanen barruan, Hernaniko udaltzainek beste gazte bat jarri zuten atzo Ertzaintzaren esku, hura ere eraikinaren barruan harrapatu baitzuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Hernani Suteak Delituak Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak