Itxi

2022/01/01

12:21

Gizartea

TRAFIKO ISTRIPUA

Gazte bat larri zauritu da Andosillan izandako auto-istripuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

18:10 aldera gertatu zen atzo ezbeharra, NA-8715 errepidean, autoak farola bat jo eta irauli zenean. Bidaiarietako bat da larri zauritua. Gidaria eta beste bidaiari bat arin zauritu ziren.

  • Andosillan istripua izan duen autoa.

    Andosillan istripua izan duen autoa. Argazkia: @bomberos_na

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

19 urteko gazte bat larri zauritu zen atzo arratsaldean NA-8715 errepidean izan zen auto-istripuan, Andosilla parean.

Guardia Zibilak larunbat honetan jakitera eman duenez, 18:10 aldera, gaztea zihoan autoak farola baten kontra jo zuen eta irauli egin zen.

Laurri zaurituta eraman zuten gaztea Ospitalera eta beste bi lagun, gidaria eta beste bidaia, onik atera ziren. Suhiltzaileek atera behar izan zituzten autotik.

Guardia Zibilak ikerketa ireki du istripuaren nondik norakoak argizteko.

Bi emakume zaurituta, Murillo El Cuende eta Caparroso artean gertatutako istripuan

Bestalde, bi emakume gazte zauritu ziren atzo 14:00ak aldera, NA-128 errepidean, Murillo El Cuende eta Caparroso artean izandako istripuan. Bidetik atera eta irauli egin zen euren autoa.

Tafallako Osasun zentroan artatu zituzten lehenbizi eta, ondoren, Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zituzten proba gehiago egiteko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;