Gizartea -

Koronabirusa

Hiru hildako Nafarroan, 1.809 kasu berri izan diren egunean

Positibotasun tasa % 51,2koa da Nafarroan. Kasu berrien kopurua duela 7 egun hautemandakoa (1.098) eta duela bi aste zenbatutakoa (537) baino handiagoa da. 188 lagun daude ohe arruntetan eta 24 ZIUetan covid-19ak jota.

Nafarroako Unibertsitate Klinikako covid-19 ZIUa. EFE
Nafarroako Unibertsitate Klinikako covid-19 ZIUa. EFE
Nafarroako Unibertsitate Klinikako covid-19 ZIUa. EFE

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lagun hil dira azken orduotan Nafarroan covid-19aren eraginez. 3.534 proba eginda, 1.809 kasu hauteman dira, eta, ondorioz, positibotasun-tasa % 51,2koa da. 

Kasu berrien kopurua duela astebete hautemandakoa (1.098) baino handiagoa da, eta hirukoiztu egiten du duela bi astekoa (537). Hala ere, igandean zenbatutakoak aurreko asteko lanegunetan zenbatutakoen azpitik badaude ere (4.476 asteazkenean, 4.413 ostegunean eta 3.350 ostiralean), kontuan izan behar da asteburuetan eta jaiegunetan proba gutxiago egiten direla. Beraz, Gobernuak asteartero ematen dituen datuen zain jarraitu beharko dute kutsatzeen benetako joera zein den ikusteko. 

Iruñean 491 kasu zenbatu dituzte, horietatik 68 Arrotxapean eta 62 II. Zabalgunean. Hiriburutik kanpo nabarmentzekoak dira Tuterako 74 kasuak, Sarrigurengo 73ak edo Tafallako 54 kasuak.

Ospitaleetan 188 gaixo daude ohe arruntetan (160 ziren larunbatean) eta 24 daude ZIUetan; zainketa berezien unitateetan, bi gaixo sartu dituzte azken orduotan. 

Txertaketari dagokionez, atzo 2.400 dosi jarri zituzen. Guztira 1.232.996 pertsonak jaso dute dosiren bat, eta 538.525 herritarrek dute pauta osoa Nafarroan. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Euskal hiriburuak Gaurko albisteak Nafarroan Tutera argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla bideoak Burlata bideoak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Osasunari buruzko albisteak Lizarra azken ordukoa Koronabirusaren Eris aldaera gaur